Tailerrak
Berlin
Metodologia dinamiko baten bidez musikaren beste aurpegia erakusten diegu haurrei. Saioetan zehar gazteen parte hartze aktiboa bilatzen dugu haiek bihurtuz kanta baten sorreraren protagonistak. Honela, haurren interesa pizteko aukera gehiago daude. Adin txikitan instrumentu bereziak erakusteko aukera paregabea da haientzat, horretaz gain, produkzio ekipo baten funtzionamendua ikusteko eta probatzeko aukera ezinhobea da.
Ordubeteko 3 saio:
2 orduko nahi diren saio kopurua:
Oporretan zehar goizeetan 4 orduko musika aisialdia.
Euskaraz, ikasketa dinamiko eta dibertigarrien bidez, haurrak musikaren mundura gerturatzea.
Pantailenganako menpekotasuna ezabatzea teknologiak beste modu batera erabiliz eta haien artean sozializatuz.
Talde elkartasunean haur eta gazte askorentzat ezezaguna den musikaren mundua ezagutaraztea (produkzioa, kantak nola sortu...).
8-16 urte
Gazte artistentzat diseinatutako tailerrak, musika sorkuntzaren mundu osoa esperimentatzeko
* Logotipoak laster eguneratuko dira
Roots on the Move proiektuak euskal musika eta Berlingo kultur eszena lotzen ditu. Euskal artistei astebeteko murgiltze esperientzia musikala eskaintzen die Alemaniako hirian, zubi, aukera eta nazioarteko lankidetza berriak sortuz.
Hiru euskal artista Berlinera eramatea zigilu, irrati, musikari eta kultur guneekin harremanetan jartzeko, euskal eta Berlingo eszenen arteko zubia sendotuz.
Euskararen sustapena bermatzea hainbat kulturekin elkarrekintzan arituz.
Euskal artistak nazio eta nazioarte mailan sustatzea.
Tokiko ekosistema arakatzea musika-aukerak sortzeko.
Diskoetxe independente eta elektroniko erreferentea
We Are Born Free - Empowerment Radio
Kolektibo Nomadak - Kultur sarea
LEINN 2. mailako hiru musika apasionatuak gara, hezkuntza eta kultura sorkuntzaren bidez gure komunitateari itzultzeko asmoarekin.
Rap abeslaria
Flautista eta orkestra kide ohia
Tronpeta-jolea